47. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Enkante publikoa, herri-larreen eta laborantzako herri-lurren aprobetxamendurako lehentasuna duten herritarrendako

Agoizko Udalak, 2019ko abenduaren 18an egin bilkuran, onetsi zuen hamabost eguneko epea zabaltzea eskabideak aurkezteko herri-larreen eta laborantzarako herri-lurren aprobetxamendua zuzenean adjudikatzeko, udal ordenantza arautzaileak ezarritako betekizunak eta baldintzak betetzen dituzten Agoizko bizilagunen artean. 2020ko 18. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 28koan, iragarki hau argitaratu eta biharamunean hasi zen aipatu epea. Aprobetxamenduari dagokion loteari buruzko eskaera aurkeztu dela egiaztatuta (3.951 metro karratuko herri-lurretako landa-lurra), adjudikaziorako enkantea egitea dagokio, eta 2020ko apirilaren 30ean, ostegunean, eginen da, 12:00etan, Agoizko Udaletxeko bulegoetan.

Agoitzen, 2020ko otsailaren 19an.–Alkate udalburua, Angel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L2002796