46. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Alkatetzaren eskuordetza, ezkontza zibila egiteko

Olaztiko alkateak, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan ezarritako eskumenak erabiliz, ezkontza zibilak arautzeko abenduaren 23ko 35/1994 Legearen arabera eta Erregistro Zibilaren Erregelamenduaren 238. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz, 240. Ebazpena eman zuen 2019ko abenduaren 28an, 01/2020 ezkontza zibilari buruz. Ezkontza hori Olaztiko udaletxean izango da, 2020ko apirilaren 14an.

Lehenbizikoa.–Udaleko zinegotzi Unai Ruiz Larrazaren esku uztea 01/2020 zenbakiko ezkontza zibila egiteko eskumena. Ezkontza 2020ko apirilaren 14an, 12:00etan, izanen da, Udalaren osoko bilkuren aretoan.

Bigarrena.–Unai Ruiz Larraza zinegotziari eta ezkongaiei ebazpen honen berri ematea, baita Udalbatzarraren Osoko Bilkurari ere, hura biltzen den lehenbiziko bilkuran, ebazpenak behar diren ondorioak izan ditzan.

Hirugarrena.–Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. artikuluak xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eskumenaren eskuordetza.

Olaztin, 2020ko otsailaren 26an.–Alkatea, Roberto Martinez Mendia.

Iragarkiaren kodea: L2003062