46. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONTEAGUDO

Aldaketa ordenantza fiskalean, zeinean arautzen baitira Udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak. Hasierako onespena

Monteagudoko Udalak, 2020ko otsailaren 14ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea ordenantza fiskalean, zeinean arautzen baitira Udalaren hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Baldin jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, behin betiko onetsirik geldituko da aldaketa hori ordenantza fiskalean, zeinean arautzen baitira Udalaren hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak, eta testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Monteagudon, 2020ko otsailaren 17an.–Alkatea, Mariano Herrero Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L2002503