46. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

UO-12 unitatea kudeatzeko hirigintza-hitzarmena. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2020ko otsailaren 21eko 176/2020 Ebazpenaren bidez, erabaki zen hasiera batez onestea kudeaketako hirigintza-hitzarmena, Udal Planaren determinazio xehatuen aldaketa garatzeko. Hitzarmen hori Martzillako UO-12 unitatea mugatzeari buruzkoa da. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak edo oharrak aurkez daitezen.

Martzillan, 2020ko otsailaren 21ean.–Alkate udalburua, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L2002892