46. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

Udal ordenantza, herrigunean plaka fotovoltaikoak paratzea arautzen duena. Hasierako onespena

Mañeruko Udalak, 2020ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Mañeruko herrigunean plaka fotovoltaikoak paratzea arautzen duen udal ordenantza.

Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, dagokion espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai 30 egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek eta interesdunek hura aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Mañerun, 2020ko otsailaren 18an.–Alkatea, Nuria García Aróstegui.

Iragarkiaren kodea: L2002549