46. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEDEA

2019ko aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batez onesten dituen erabakia 2019ko 248. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

Aparteko kreditua

2. kapitulua: 5.320,00 euro.

4. kapitulua: 500,00 euro.

6. kapitulua: 700,00 euro.

Kreditu bereziak, guztira: 6.520,00 euro.

Finantzaketa

Kreditu-beheititzeak, 6. kapituluan: 6.520,00 euro.

Kreditu-gehigarriak

2. kapitulua: 7.000,00 euro.

4. kapitulua: 1.000,00 euro.

Finantzaketa

Kreditu-beheititzeak, 6. kapituluan: 8.000,00 euro.

Ledean, 2020ko otsailaren 17an.–Alkatea, Ricardo Murillo Delfa.

Iragarkiaren kodea: L2002908