46. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Plan berezia, Udal Planeko Hirigintza Araudiko 38. artikulua aldatzeko. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2019ko abenduaren 11ko 2019/277 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Leitzako Udal Planeko Hirigintza Araudiko 38. artikulua aldatzeko plan berezia, Igor Lopez de Uralde arkitektoak idatzia eta Leitzako Udalak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuko 72. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Leitzan, 2019ko abenduaren 12an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L2003135