46. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

27/2020 FORU AGINDUA, otsailaren 13koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Francisco Javier Vergara Jiménez jauna Ingurumen Kudeaketaren Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuko Koordinazio Unitate Zentraleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi dagoen atxikirik, departamentu horren titularrak eginen ditu bitarte baterako izendapenak, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren.

2020ko otsailaren 5ean eman zuen aipatu txostena Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak; beraz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak baliatuz,

AGINTZEN DUT:

1. Francisco Javier Vergara Jiménez jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Koordinazio Unitate Zentraleko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Langileria Bulegoari eta Departamentuko Ingurumen Kudeaketaren Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuko zuzendariari.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko otsailaren 13an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Itziar Gómez López.

Iragarkiaren kodea: F2002968