46. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGOA

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Larragoako Udalak, 2019ko urriaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2020ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Larragoan, 2020ko otsailaren 18an.–Alkatea, Tomás Andueza Riezu.

Iragarkiaren kodea: L2002603