46. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Ordezko bake epailearen kargua hutsik

Igantziko Udalak, 2020ko otsailaren 14an egin osoko bilkuran, udalerri honetako ordezko bake epailea hautatzeko prozedura hastea erabaki zuen, Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan eta uztailaren 1eko Botere Judizialari buruzko 6/1985 Lege Organikoan ezarritakoari jarraituz.

Horretarako, 15 egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesa izanik gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen dituztenek Udalaren bulegoetan aurkez ditzaten ordezko bake epaile izateko eskaerak.

Eskatzailerik egon ezean, Igantziko Udalbatzak modu librean egingo du hautaketa, prozeduraren baldintza berei jarraituz.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta dagozkion ondorioak izan ditzan.

Igantzin, 2020ko otsailaren 21ean.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2002926