46. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 83. lurzatian (JA 16). Behin betiko onespena

Igantziko Udalak, 2020ko urtarrilaren 10ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen 1. poligonoko 83. lurzatiaren xehetasun-azterketa (JA 16), M. Angeles Barrio Machicotek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, aipatu erabakia argitaratzen da onetsitako testu arautzailearekin batera.

Igantzin, 2020ko otsailaren 7an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2002886