46. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBIRIKU

Ordenantza, Kontzejuko hilerriaren erabilera arautzen duena. Hasierako onespena

Honako honen bidez aditzera ematen da Ibirikuko Kontzejuak, 2020ko otsailaren 12an egin bilkuran, erabaki zuela hasiera batez onestea Ibirikuko (Eguesibar) Kontzejuko hilerria arautzen duen ordenantza.

Iragarki honen bidez jendaurrean egoteko hogeita hamar egun balioduneko epearen izapidea betetzen da. Epe horretan, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu, eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egiten ahalko dituzte, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren; halakorik aurkezten ez bada, behin betikoa bilakatuko da hasierako onespena.

Ibirikun, 2020ko otsailaren 14an.–Kontzejuko burua, M.ª Blanca Iriguibel Muguerza.

Iragarkiaren kodea: L2002475