46. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Aldaketa, 2019ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Uharteko Udalak, 2019ko abenduaren 23an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Uharteko Udalaren 2019ko plantilla organikoan eta lanpostuen zerrendan (2020ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urtarrilaren 17an). Esp.: 239/2019, honako honi buruzkoa:

“Plantilla organikoko 10/3 lanpostua aldatzea, %23,36ko lanpostuko osagarria ezartzen baitzaio (ez %43,36koa)”.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea iraganik, plantilla organikoan egin aldaketa behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Uharten, 2020ko otsailaren 26an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L2003039