46. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Aldaketa, Udaleko kirol jardueretan izena ematea arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Uharteko Udalak, 2017ko martxoaren 30ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Denboraldiko kirol jardueretan izena ematea arautzen duen udal ordenantzan. Hasiera bateko onespena 2017ko 93. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 16an, eta Udalaren iragarki-taulan. Jarraian testu osoa argitaratzen da, indarra har dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean. 2016APOR0003 espedientea.

Uharten, 2020ko otsailaren 17an.–Alkate udalburua, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

DENBORALDIKO KIROL JARDUERETAN IZENA EMATEA ARAUTZEN DUEN UDAL ORDENANTZA

1.–Xedea.

Izen emateak arautzea, ondoko hauetan: Udalaren Kirol Zerbitzuak antolatzen dituen gazte-helduen kirol jarduerak, haurren kirol jarduerak (kirol eskolak) eta igeriketa ikastaroak, bai eta horiekin loturiko kudeaketak ere, Zerbitzu honek egindakoak.

2.–Publizitatea.

2.1.–Uharteko herritarren artean iragarriko da haurren kirol jarduerei (kirol eskolak), gazte-helduen kirol jarduerei eta igeriketa ikastaroei buruzko informazioa, izena emateko epea hasi baino lehen. Honako alderdi hauek jasoko dira gutxienez:

2.1.1.–Jardueren zerrenda, zehatz-mehatz:

–Egunak.

–Ordutegia.

–Instalazioa.

2.1.2.–Jarduerak hasteko eta bukatzeko data.

2.1.3.–Jardueren prezioa, eta errenta aitorpena aurkezteko epea.

2.1.4.–Izena emateko epeak eta sistema (aurreinskripzioa eta/edo izena berriz ematea).

2.1.5.–Ordaintzeko epeak.

2.2.–Uharteko Udaleko Kirol Zerbitzuak iragarriko ditu jarduerak hedabide hauek erabiliz:

2.2.1.–Uharteko etxebizitzetako buzoietan utziko diren informazio liburuxkak.

2.2.2.–Udalaren kirol instalazioetan jarriko diren informazio liburuxkak.

2.2.3.–Udalaren beste instalazio batzuetan jarriko diren informazio liburuxkak: udaletxea, kultur etxea, Ugazte eta ikastetxe publikoak.

2.2.4.–Uharteko Udalaren web-orria eta “conoce-uharte-ezagutu.info”web-orria.

3.–Plazen eskaintza.

3.1.–Jarduera guztiek daukate plaza kopuru mugatua, Uharteko Udaleko Kirol Zerbitzuak ezarria, jardueren ezaugarrien eta horietarako erabiltzen den espazioaren (instalazioaren) arabera.

3.2.–Plazen adjudikazioa (lehentasuna) “Udal zerbitzuetan izena ematea arautzen duen ordenantzak” arautuko du.

3.3.–Jarduera bertan behera geldituko da baldin izena eman dutenen kopurua ez bada ailegatzen Uharteko Udaleko Kirol Zerbitzuak ezarritako kopurura jarduera horretarako.

4.–Izena berriz ematea eta plazen erreserba kirol eskoletan eta hirugarren adineko jardueretan.

4.1.–Udaleko kirol eskoletan eta hirugarren adinekoen jardueretan denboraldi batean izena emana dutenek lehentasuna izanen dute hurrengo denboraldirako, eskaera berrien aurretik. Plazen erreserba hau eginen da, baldin izena berriz ematen bada epe barrenean eta lehenagoko kirol jarduera bererako.

4.2.–Epe barrenean eta lehenagoko kirol jarduera bererako berriz izena ematen ez dutenek plazen erreserba galduko dute.

4.3.–Izena berriz ematea web-orriaren bidez eginen da (bertan egonda, hirugarren adineko pertsonentzat). Izena web-orriaren bidez eman ezin dutenek Udaleko Kirol Zerbitzuan eska dezakete tramitatzea, horretarako ezarri den izena berriz emateko epearen barrenean.

5.–Aurreinskripzioak.

5.1.–Udaleko kirol jardueretan izena emateko aurreinskripzioa egin beharko da, izena berriz ematea eta plazen erreserba aurreikusi den kasuetan izan ezik (ikus 4. apartatua), eta plazen banaketa zozketa bidez eginen da.

5.2.–Aurreinskripzioa web-orriaren bidez eginen da. Izena web-orriaren bidez eman ezin dutenek (ez beste inork), Udaleko Kirol Zerbitzuko bulegoetan eska dezakete haien aurreinskripzioa tramitatzea, horretarako ezarri den aurreinskripziorako epearen barrenean.

5.3.–Udaleko Kirol Zerbitzuak Udalaren web-orrian argitaratuko du aurreinskripziorako esku-orria.

5.4.–Zozketa eta plazen adjudikazioa bukaturik, horren emaitza ikusi ahalko da web-orriaren bidez, informatika aplikazioan. Gainera, Kirol Zerbitzuak zerrenda bat argitaratuko du, non agertuko baitira abonatu edo erabiltzaile zenbakia eta haren emaitza.

5.5.–Aurreinskripzioan, pertsona bakoitzak aurreinskripzio bakarra egin dezake kirol programa bakoitzean, plazen banaketan ahal den berdintasunik handiena egon dadin (gazte-helduen programa; haurren kirol jardueren programa; igeriketa ikastaroen programa). Beraz, hasiera batean plaza bakarra adjudikatuko zaio pertsona bakoitzari. Zozketa eta plazen banaketa eginik, beste epe bat zabalduko da gelditutako plazak eskuratzeko. Epe horretan plazak zuzenean eskuratuko dira jardueran izena emanda (web-orriaren bidez).

5.6.–Aurreinskripzio bakoitzean gehieneko lehentasun kopuru bat zehaztuko da, Udaleko Kirol Zerbitzuak ezarriko duena denboraldi bakoitzean. Konparaziorako: 1. lehentasuna: izena eman nahi den jarduera; 2. lehentasuna: izena eman nahi den jarduera baldin 1. lehentasunean plazarik eskuratu ez bada; 3. lehentasuna: izena eman nahi den jarduera, baldin aurreko jardueretan plazarik eskuratu ez bada, eta horrela behin eta berriz, onartutako lehentasunen arabera.

5.7.–Jarduerarik ez da markatuko haietan izena emateko asmorik ez bada, plaza esleiturik ez baita onartuko bajarik jarduera horretan ezinbesteko arrazoiren bat ez bada, eta ordezko pertsona bat dagoela betiere. Ez da bajarik onartuko (kobrantzaren deuseztapena) ikastaroa hasi ondoren, urriaren 1etik aurrera, eta otsailaren 1etik aurrera, ikastaroaren bigarren zatiaren kobrantzarako.

5.8.–Spinning jardueran eta hirugarren adinekoen jardueretan (terapeutikoa eta >55 gorputz ariketa), ez da aurreinskripziorik izanen, ez baita plaza mugarik. Jarduera honetako izena ematea web-orriaren bidez eginen da, zuzenean.

5.9.–Aurreinskripzioa epez kanpo egiten duten abonatuek eta/edo erroldatuek, tratu hau izanen dute:

5.9.1.–Ez dira kontuan hartuko zozketarako. Lehentasuna izanen dute epe barrenean egindakoek.

5.9.2.–Bigarren jarduera bat eskuratzeko ezarritako epe barrenean egiten badira, plaza hutsetarako aukera izanen dute izen ematea epe barrenean eginez, web-orriaren bidez.

5.9.3.–Epe guztiak bukaturik, Uharteko Udaleko Kirol Zerbitzuaren bulegoetan eskatuko dira, bertara joanda edo telefono bidez. Plazarik ez badago, itxaron zerrendan sartuko dira, Uharteko Udaleko Kirol Zerbitzuaren bulegoetan, eskaeraren ordenan, edozein herritan erroldatua dagoela ere interesduna.

6.–Datuen zuzenketa eta kontsulta aurreinskripzio garaian.

6.1.–Egindako aurreinskripzioa noiznahi kontsultatu, aldatu eta deuseztatu daiteke aurreinskripzio garaian.

6.2.–Aurreinskripziorako epea bukatu ondoren, egindako aurreinskripzioak behin-behinekoz argitaratuko dira eta 24 orduko epe bat emanen da gutxienez, akatsak zuzentzeko. Epea bukaturik ezin izanen da egindako aurreinskripzioetan zuzenketarik sartu. Zozketa egin baino lehen, aurreinskripzioen behin betiko zerrenda argitaratuko da, egindako zuzenketak erantsirik.

6.3.–Aurreinskripzioen behin betiko zerrenda argitaraturik, ezin izanen dira aldatu. Epea bukatzean aurreinskripzioan ageri diren datuekin (lehentasunekin) eginen da zozketa.

6.4.–Aurreinskripzio garaia bukaturik Kirol Zerbitzuak ikusten badu eskainitako jardueraren batek hori eskaintzeko ezarritako gutxieneko eskaera kopurua baino gutxiago duela, aurreinskripzioa egin dutenekin harremanetan jarriko da beste jarduera batean sartzeko, aurreinskripzioak behin betiko argitaratu, eta zozketa egin baino lehen.

7.–Plazen zozketa.

7.1.–Udaleko Kirol Zerbitzuak zozketa bidez adjudikatuko ditu plazak. Ordena bat ezarriko du plaza adjudikatzeko, eta pertsona bakoitzaren lehentasunen arabera banatuko ditu plazak.

7.2.–Zozketak informatika bidez, automatikoki eginen dira, honela:

7.2.1.–Zozketatu behar diren aurreinskripzio zerrendak aurreinskripzio zenbakiaren ordenaren arabera ordenatuko dira.

7.2.2.–Web-orri baten bidez lortuko da ausazko zenbaki bat, 1en eta inskripzioaren azken zenbakiaren artekoa.

7.2.3.–Eskaerak prozesatuko dira lortutako zenbakitik hasita eskaera ordena zorrotzean, pertsona bakoitzak markatutako lehentasunari jarraikiz.

7.3.–Erroldatuen eta/edo abonatuen artean plazak banatzeko zozketak honako hauen aurrean eginen dira:

a) Uharteko Udaleko Kirol zinegotzia.

b) Udaleko Kirol teknikaria.

c) Uharteko Udaleko idazkaria, zeinek fede emanen baitu zozketak ordenantza honetan ezarritako irizpideei egokitzen zaizkiola.

7.4.–Zozketa bidez jarduera bakarra adjudikatuko zaio pertsona bakoitzari (ikus 4.5 apartatua).

7.5.–Plazak banaturik (aurreinskripzio-zozketa prozesua eta inskripzioa bigarren jardueran) Uharteko abonatu eta/edo erroldatuen artean, Uharten erroldaturik ez daudenek (abonurik ez dutenek) eginiko aurreinskripzioan jasotako eskaeren artean banatuko dira plaza hutsak. “Udal zerbitzuetan izena ematea arautzen duen ordenantzan” ezarritakoaren arabera eta zozketa bidez banatuko dira plazak, plaza hutsak eskaerak baino gutxiago badira. Jardueran aritzeak erabiltzailearentzat kirol materialaren erosketa badakar, bizilagunaren plaza hartzeko baldintza gisa jar daiteke aurreko urteetan inskribatua egotea.

8.–Onartuen kontsulta eta itxaron zerrenden eraketa.

8.1.–Zozketa egin ondoren, erabiltzaile bakoitzak haren emaitza kontsulta dezake web-orrian, horretarako ezarritako epean.

8.2.–Zozketa eginik, Kirol Zerbitzuak haren emaitza argitaratuko du zerrenda baten bidez. Horretan abonatuaren edo erabiltzailearen zenbakia eta zozketaren emaitza agertuko dira (adjudikatutako plaza eta itxaron zerrenda).

8.3.–Kirol jarduera bakoitzeko itxaron zerrendan egonen dira zozketan esleitutako jarduera baino lehentasun handiagoan eskatutako jardueretan plazarik lortu ez zuten pertsonak.

8.4.–”Udal zerbitzuetan izena ematea arautzen duen ordenantza” betetzeko eginen da itxaron zerrenden eraketa.

9.–Bigarren jarduera egiteko izen ematea.

9.1.–Plazak berdintasunez banaturik abonatu eta/edo erroldatuen artean, epe bat zabalduko da haientzat plaza hutsak betetzeko eta, beraz, bigarren kirol jarduera egiteko.

9.2.–Izen ematea zuzenean eginen da, web-orriaren bidez. Izena web-orriaren bidez eman ezin dutenek (ez beste inork), Udaleko Kirol Zerbitzuko bulegoetan eska dezakete haien izena ematea tramitatzea, horretarako ezarri den izena emateko epearen barrenean.

10.–Itxaron zerrenden kudeaketa.

10.1.–Itxaron zerrendako interesdunei eskainiko zaizkie plaza libreak, bertan jasotako ordenari jarraikiz.

10.2.–Itxaron zerrendako interesdunei adieraziko zaie telefonoz eta/edo posta elektronikoz. Interesdunarekin harremanik ezin bada izan, baja emanen zaio itxaron zerrendan hurrengo kasuetan:

10.2.1.–Mezua postontzian edo posta elektronikoan utzi eta 24 orduan erantzunik jasotzen ez bada.

10.2.2.–Interesdunak ez postontzirik ez posta elektronikorik ez badu, ordu zenbaitetan hiru aldiz deituta pertsona horrekin harremanik ezin bada izan.

10.3.–Jardueretan parte hartzeko aurreinskripzioaren epez kanpo eginiko eskaerak itxaron zerrendan sartuko dira eskaera ordenaren arabera, edozein herritan erroldatua dagoela ere interesduna.

10.4.–Jarduera baten itxaron zerrendan egonik plaza bat ukatzen dutenak, itxaron zerrendatik kanporatuko dira.

11.–Jardueren ordainketa.

11.1.–Denboraldi bakoitzean, izena emateko prozesua hasi baino lehen Kirol Zerbitzuak ezarritako eran eta epeetan ordainduko dira jarduerak.

11.2.–”Errentaren gaineko tarteak kalkulatzea arautzen duen ordenantza” betetzeko eginen da jardueren kobrantzaren kudeaketa.

11.3.–Ikastaroko bigarren zatia (ikasturte erdirako izen-ematea) baino egiten ez duten erroldatutakoek, otsailetik maiatzera, jardueraren bigarren ordainketari dagokion kuota goiko errenta tartean ordainduko dute, eta ez zaie aplikatuko beraien errenta aitorpenaren balorazioa.

Iragarkiaren kodea: L2002482