46. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

HIRIBERRI AEZKOA

2020rako karga-tasak eta tasak

Hiriberri Aezkoako Udalak, 2020ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, ondotik osorik ematen den erabakia hartu zuen, besteak beste:

1.–2020ko ekitaldirako karga-tasak eta tasak onestea.

Lehenbizikoa.–2020ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten karga-tasak eta tasak onestea.

–Lurraren kontribuzioa: zerga-tasa bakarra: 0,18.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %2.

–Tarifak, hirigintzako tramitazioak egiteagatik: Zergadunak ordaindu beharko ditu dagokion lizentzia emateko egiten diren txostenak.

Bigarrena.–Erabaki hau iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Erabaki honek 2020. urteko urtarrilaren batean hartuko du indarra.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hiriberri Aezkoan, 2020ko otsailaren 13an.–Alkatea, Miriam Burusco Arrese.

Iragarkiaren kodea: L2002546