46. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

HIRIBERRI AEZKOA

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Hiriberri Aezkoako Udalak, 2020ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2020ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin.

Hiriberri Aezkoan, 2020ko otsailaren 13an.–Alkatea, Miriam Burusco Arrese.

Iragarkiaren kodea: L2002545