46. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKAROZE

2019ko 1., 2. eta 3. aurrekontu-aldaketak.
Behin betiko onespena

2020ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 20an, 1etik 3.era arteko 2019ko aurrekontu-aldaketen hasiera bateko onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

1/2019 AURREKONTU-ALDAKETA

Aparteko kreditua

2391 2260600.–Jarduera, indarkeriaren aurkako estatu hitzarmenaren harira: 855,00 euro.

Finantzaketa

87000.–Diruzaintzako gerakina: 855,00 euro.

2/2019 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

9430 4630002.–Arratoz Ur Mankomunitatea: 3.000,00 euro.

Finantzaketa

87000.–Diruzaintzako gerakina: 3.000,00 euro.

3/2019 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

9200 62600.–Ekipamendu informatikoak: 2.000,00 euro.

Finantzaketa

87000.–Diruzaintzako gerakina: 2.000,00 euro

Ezkarozen, 2020ko otsailaren 17an.–Alkate udalburua, Pablo Miqueleiz Compains.

Iragarkiaren kodea: L2002905