46. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESPRONTZEDA

Aldaketa ordenantza fiskalean, zeinean arautzen baitira Udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta kuotak. Behin betiko onespena

Esprontzedako Udalak, 2019ko apirilaren 1ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Udal hilerria arautzen duen ordenantzan.

Bukatu da jendaurreko epea, iragarkia argitaratu ondoren 2019ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 18koan, eta Udalaren iragarki-taulan, eta epe horretan inork ez du aurkeztu erreklamazio, kexa edo oharrik.

Beraz, behin betikoa bihurtu da hasierako onespena, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ematen dira argitara aldatutako artikuluak; hori dena, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin.

Ordenantza, arautzen dituena udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta kuotak

Aldatutako artikuluak

1.–Ehorzketak:

a) Esprontzedako Udalean erroldatutakoak, gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin: salbuetsirik.

b) Aurreko kasuan egon gabe ere, Esprontzedako hilerrian ehortziak izan nahi duten guztiak: zerbitzuaren kostua.

2.–Hobitik ateratzea:

Hilerriko hilobi guztietarako: zerbitzuaren kostua.

3.–Gorpuzki erraustuen ontziak ehorztea:

a) Esprontzedako Udalean erroldatutakoak, gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin: salbuetsirik.

b) Aurreko ataleko kasuan ez dauden guztiak: zerbitzuaren kostua, halakorik bada.

4.–Gorpuzki erraustuen ontziak hobitik ateratzea:

a) Hilerrian gisa honetan hobitik ateratzen diren ontzi guztiak: zerbitzuaren kostua, halakorik bada.

Esprontzedan, 2020ko otsailaren 17an.–Alkatea, Lizhet Jhoana Cerpa Paredes.

Iragarkiaren kodea: L2002441