46. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Hirigintzako tasen ordenantzaren aldaketa. Hasierako onespena

Erroibarko Udalak, 2019ko abenduaren 23an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Hirigintzako tasak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa.

Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, iradokizunak edo oharpenak egin ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztuko ez balitz, Ordenantza behin betiko onetsiko da eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Erron, 2019ko otsailaren 21ean.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L2002900