46. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERGOIENA

Udal Plan Orokorra

1.–Kontuan hartuz, 2020ko otsailaren 4an, Nafarroako Gobernuko arduradunekin egin bilkura, Ergoiengo udal plana aldatzeko xedez.

2.–Aintzat hartuz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legean eta Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legean xedaturik dagoena, bai eta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedaturikoa ere (haren bidez Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko testu bategina onetsi zen).

ERABAKITZEN DA:

Lehena.–Egun indarrean den hirigintzako araudia argitaratzea.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bai eta espediente honi dagokion dokumentazio guztia ere.

Egintza edo erabaki honen kontra, errekurtso hauek aurkez daitezke:

1.–Hilabeteko epean eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari berari zuzendua, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua.

2.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusten diren kasuetan izan ezik, halakoetan Administrazioarekiko Auzien Epaitegian aurkeztuko baitira.

Ergoienean, 2020ko otsailaren 5ean.–Alkatea, Tomás Andueza Elso.

ERANSKINA

Udal Plan Orokorra (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2001867