46. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

“Oronozko mediku kontsultategia zaharberritzea eta handitzea” proiektua. Onespena eta erabilera publikoaren deklarazioa

Baztango Udalak, 2020ko otsailaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, 4. puntuan erabaki zuen:

1.–‟Oronozko Mediku Kontsultategia zaharberritzea eta handitzea” proiektua onestea, eta proiektuaren eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrendari hasierako onespena ematea.

2.–Proiektua onestean inplizituki aipatutako proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak onura publikokoak direla eta okupatu egin behar direla aitortzea eta deklaratzea.

3.–Eragindako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea 15 egun balioduneko epean. Epe horretan, interesdunek egoki iritzitako oharrak edo alegazioak egin ahal izango dituzte, eta, idatziz, argitaratutako zerrendako akatsak zuzentzeko behar diren datuak aurkeztu. Horretarako proiektua eskura izango dute Baztango Udalak Elizondon (Nafarroa) dituen udal-bulegoetan.

4.–Akordio hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Baztango Udaleko iragarki-taulan jartzea. Era berean, dagokion iragarki bat argitaratuko da Foru Komunitateko egunkari batean.

5.–Akordio hau interesatuei helaraztea, jakinaren gainean egoteko eta dagozkion ondorioetarako.

Baztanen, 2020ko otsailaren 27an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

ERAGINDAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA

LURSAILAREN KODEA

TITULARRAK

ERAGINDAKOA

KATASTRO DATUAK

Behin betiko okupazioa m²

Guztira/ zatika

Pol.

Par.

Izaera eta klasea

Baztango udalerria (Oronoz)

ORN-01

Nafarroako Foru Komunitatea.

Ekonomia eta Ogasun Saila. (Jabe soila)

591,94

Guztira

7

78

Hiri-lurra

Iruñeko eta Tuterako Artzapezpikutza

Apaiz-patronatua (Usufruktudun)

Laburdurak: Pol: Poligonoa, Par: Partzela.

Iragarkiaren kodea: L2003148