46. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

2020rako zerga-tasak eta tasak

Atezko Udalak, 2020ko otsailaren 18an egin osoko bilkuran, legez eskatzen den quoruma bazegoela eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 12., 64. eta 132. artikuluetan ezarritakoarekin bat, honako hau erabaki zuen:

Karga-tasa hauek onestea, 2020. urtean nahitaez ordainarazi beharreko zergei dagokienez, bai eta onetsitako eta indarrean diren ordenantzen araberako tasak ere:

2020rako karga-tasa hauek ezartzeko proposatzen da: Zergak:

–Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,22.

–Eraikuntzak, instalazioak eta obrak: %3.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: legearen araberako ehunekorik txikienak, tasari eta karga-tasari dagokienez.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak, lege horren aldaketaren arabera, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin:

Ikus taula osoa:

KOEFIZIENTEA

SORTZEALDIA

0,60

20 urte edo hortik gora

0,47

19 urte

0,49

18 urte

0,09

17 urte

0,09

16 urte

0,06

15 urte

0,06

14 urte

0,06

13 urte

0,06

12 urte

0,06

11 urte

0,06

10 urte

0,06

9 urte

0,06

8 urte

0,06

7 urte

0,08

6 urte

0,26

5 urte

0,33

4 urte

0,24

3 urte

0,15

2 urte

0,07

1 urte

0,07

Urtebetetik behera”

Zerga-tasa: %8.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: gutxienekoa.

Tasak:

–Hirigintzako lizentziak izapidetzea: 30 euroko tasa finkoa, lizentzien espedienteak izapidetzeko.

ORDENANTZA, ATEZKO UDALEKO UR HORNIDURAREN
ETA HUSTUKETAREN TASA ARAUTZEN DUENA

5. artikulua. Tarifak.

1. Zerbitzuaren tarifak honako kontzeptu hauengatik kobratuko dira:

a) Kuota aldakorra - Kontsumoa:

1. tarifa.

Etxeko erabilera eta hari lotutakoak. Etxebizitza eta ekipamenduetarako beste eraikin batzuk sartzen dira, bai eta Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe ofizialki aitortuak, erabilera kolektiboko kirol instalazio publikoak eta parke-lorategi publikoak ere.

0,40 euro/m³

2. tarifa.

Industriako eta merkataritzako erabilerak. Tarifa honetan industria, merkataritza, zerbitzuak eta bulegoak sartzen dira. Halaber, obrak egiteko eta etxabeak hornitzeko erabilerak sartzen dira, ureztatzekoa izan ezik.

0,35 euro/m³

3. tarifa.

Aisialdirako erabilera: baratzeetan, aisialdiko finketan eta kirol instalazio partikularretan (igerilekuak); eta ureztatzeko erabilera. (Ez da kobratuko saneamendu kanona).

0,60 euro/m³

4. tarifa.

Abeltzaintzako erabilera: nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategiak.

0,35 euro/m³

5. tarifa

Erabilera konbinatuak:

5.1. Etxeko erabilera etxebizitzan eta industriako edo merkataritzako erabilera (ohiko bizilekuan industria edo merkataritzako jarduera gauzatzea).

Lehenbiziko 130 m³-ak, seihilekoan.

0,40 euro/m³

Hortik goitiko kontsumoa, seihilekoan.

0,60 euro/m³

5.2. Etxeko erabilera etxebizitzan eta ureztatzeko eta/edo kirol instalazio partikularreko erabilera (ohiko bizilekuan berdegunea, baratzea eta/edo igerilekua izatea).

Lehenbiziko 100 m³-ak, seihilekoan (4 kide bitarteko familiak).

0,40 euro/m³

Lehenbiziko 100 m³-ak, seihilekoan (4 kide baino gehiagoko familiak).

0,40 euro/m³

Hortik gorako kontsumoa, seihilekoan.

0,80 euro/m³

5. tarifa, hau da, erabilera konbinatuen gainekoa, etxebizitza batean nahitaez aplikatuko da, baldin eta, etxebizitza-motagatik, kanpo itxuragatik edo ikuskapen zerbitzuek prestatutako txostenagatik, ezarritako aukeren erabilera konbinatua egiten ahal bada bertan. Subjektu pasiboak ezin du jarri banakako kontagailurik egiten ahal den erabilera bakoitzerako.

5.1 eta 5.2 tarifetan aurreikusitako erabilerak aldi berean izan ditzakeen etxebizitza baten kasuan, hartutako ur bolumenari gehien hurbiltzen zaion erabileraren tarifa aplikatuko zaio eta, zalantza izanez gero, 5.2 tarifa betiere.

Udalak behar diren egiaztapenak egiten ahalko ditu noiznahi, erabiltzaile bakoitzari dagokion tarifa mota esleitzeko.

b) Kuota finkoa-Erabilgarritasuna.

Hornidura eta saneamendu zerbitzua erabilgarri izateagatik eta dagozkion mantentze-lanengatik, paratutako kontagailuaren diametroaren arabera:

–25 mm-koa: 50 euro urtean.

–30 mm-koa: 75 euro urtean.

–40 mm-koa 85 euro urtean.

–50 mm-koa: 600 euro.

–65 mm-koa: 750 euro.

–80 mm-koa: 900 euro.

–100 mm-koa: 1200 euro.

c) Saneamenduko kuota.

NILSA enpresa publikoak Udalari aplikatzen dion saneamendu kanonaren zenbatekoa kobratuko zaie erabiltzaileei. Honako alderdi hauen arabera eginen da kobrantza hori:

–Etxebizitza eta gainerako instalazioen kasuan, dagokion kanona kobratuko da, NILSA enpresak ur kontsumoan oinarrituz zehaztutako parametroen arabera.

–Abeletxeek ez dute saneamendu kanona ordaindu behar, indarrean dagoen legeriaren arabera.

–Hobi septiko pribatuak dituzten etxebizitzei aplikatuko zaie kasu horietarako NILSAk ezartzen duen kanona.

d) Hargune edo lotune berria paratzea:

Hargunearen kanona ezartzen da kalibre eta erabileraren arabera:

–25 mm-koa: 300 euro.

–30 mm-koa: 350 euro.

–40 mm-koa 450 euro.

–50 mm-koa: 550 euro.

–65 mm-koa: 650 euro.

–80 mm-koa: 750 euro.

–100 mm-koa: 950 euro.

2. Etxeetarako eta baratze-lorategietarako harguneek 25 mm-ko kalibrea izanen dute gehienez.

3. 5. artikulu honetan azaldutakoari dagokion fakturazioa bi ordainagiritan kobratuko da urtero, lehentasunez ekainean eta abenduan.

4. Zenbateko horiei erregelamenduz xedatutako BEZa aplikatuko zaie.

5. Murrizketa berezia lanbide arteko gutxieneko soldataren pareko edo horren azpiko pentsioa hartzen dutenentzat.

Ordenantza honetan araututako eta kontsumoaren gaineko 1 a) puntuan aurreikusitako zerga-egitateei dagokienez, halakoen kuota-zatia %50 murriztuko da, orokorrean aplikatzen denaren aldean, ordaintzera behartuak Gizarte Segurantzaren edo Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren laguntza hartzen badu. Laguntza horrek ez du izan beharko lanbide arteko gutxieneko soldata baino handiagoa, edo halako 1,2 gehienez, baldin ezkontidea badu edo antzeko harremana duen norbaitekin bizi bada, bien diru-sarrera guztien batura kontuan hartuta.

Ezkontideaz bestelako familia kargak daudenean (adingabeko seme-alabak, legezko langabezian edo ikasten ari diren 23 urte arteko seme-alabak –23koak barne– edo desgaitasun bat duten diru-sarrerarik gabeko seme-alabak), lanbide arteko gutxieneko soldata halako 0,2 gehituko dira aipatu muga ekonomikoak, mendekotasuna duen pertsona bakoitzeko.

Nahiz aurreko baldintza bete, ez dute murrizketa berezi horretarako eskubiderik beste diru-sarrera batzuen bitartez urtean lanbide arteko gutxieneko soldata gainditzen dutenek, eskatzailearen beraren zein etxean harekin bizi direnen sarrerak izan. Orobat, eskatzailearen edo bizilagunen ondare higigarria nahiz higiezina ez da 21.000 euro baino handiagoa izanen, ohiko etxebizitzaren balioa kenduta.

Aipatu baldintzak betetzen dituztela erakusteko, eskatzaileek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

–Eskabidea.

–Hartzen den laguntzaren ziurtagiria.

–Errentaren edo ondarearen aitorpena, edo hura aurkeztera beharturik ez daudela dioen Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria, bai eta eskatzailearen edo bizikideen diru-sarrerak frogatzen dituzten bestelako agiriak ere.

–Bizikidetzako ziurtagiria, udal erroldakoa.

Betiere, murrizketa bereziaren onuradunak titularra izan beharko du ur hornidura eta saneamenduaren kontratuan.

Atezko Udalak edozein unetan ikuskatzen ahal du murrizketa berezi horretarako eskatzen diren baldintzak betetzen ote diren, eta kendu eginen ditu baldintzak betetzeari utzi dioten onuradunak, bai eta egiaztatzeko agiriak eskatu eta aurkezten ez dituztenak ere.

6. Instalazio partikularretan gertatzen diren ur-ihes ezkutuen tarifazioa.

Nabarmentzen bada instalazio partikular batean badagoela ur-ihes bat, kontagailuak erregistratu duena, eta interesdunaren axolagabekeria larriagatik gertatua edo nahita egina ez bada, honako tarifa hauek aplikatuko dira:

–Ur-ihesa 100 m³-tik beherakoa bada, ez da inolako murriztapenik eginen.

–Ur-ihesa 100 m³-tik gorakoa bada, kontsumitutako uraren %50 tarifatuko da (batez besteko kontsumoa zehaztuz, azken bi urteetako ordainagirietako kontsumoa oinarri harturik).

Saneamendu kuota ez da kobratuko 100 m³-tik gorako ur-ihesetan.

6. artikulua. Likidatu beharreko kuota.

Likidatu beharreko kuota, bai ur hornidurari dagokionez bai saneamenduari edo ur-hustuketari dagokienez, aurreko artikuluko tarifak aplikatzearen emaitza izanen da, aipatzen diren kontzeptuen arabera.

Tasak ingurumen txostenak egiteko, jarduera sailkatuen eta irekitzeko lizentzietarako, eta hirigintzako txostenak egiteko eta obra lizentziak izapidetzeko.

–Jarduera sailkatuaren espedienteak: 50,00 euro, gehi txosten teknikoen eta iragarkien kostua.

–Edozein establezimendu irekitzeko lizentziak ematea, Udala denean baimena eman behar duen organo eskuduna: 50,00 euro, gehi txosten teknikoen kostua.

–Obra lizentziak izapidetzea:

Obra gauzatzeko aurrekontua:

< 5.000: 50 euro.

> 5.000 < 15.000 euro: 70,00 euro.

> 15.000 < 30.000: 140,00 euro.

> 30.000 < 60.000: 210,00 euro.

> 60.000 < 150.000: 280,00 euro.

> 150.000 < 300.000: 350,00 euro.

300.000 < 600.000: 420,00 euro.

Hirigintzako kontsultak, txostenarekin: 30 euro txosten idatzirako edo kontsultarako emandako ordu erdiko.

Agiriak tramitatzeko tasak:

1. Agiriak.

a) Edozein udal agiriren kopiak, fotokopiak eta eskanerrak:

–DINA A-4 tamainako folio bakoitzeko: 0,20 euro.

–DINA A-4 tamainako kopia bi aldeetatik: 0,40 euro.

–Artxiboko agirien fotokopiak: 4,00 euro.

b) Agiriak konpultsatzea:

–Konpultsatu beharreko agirien lehen orria: 2,00 euro.

–Bigarren orria eta hurrengoak: 0,50 euro.

c) Lurzatien gaineko zedulak.

–Ale bakoitzeko: 3,00 euro.

d) Katastroko orriak.

–Ale bakoitzeko: 1,00 euro.

2. Ziurtagiriak.

–Udalaren datu-base informatikoetan bildutako datuen ziurtagiria: 1,00 euro.

–Finken hirigintza egoera egiaztatzen duen ziurtagiria: zerbitzuaren kostuaren %100.

–Espediente administratiboetan eta artxiboan jasotako erabaki edo agirien ziurtagiria: 4,00 euro.

–Aldez aurretik txostena behar duen ziurtagiria: 20,00 euro.

–Gainerako ziurtagiriak: 2,00 euro ziurtagiri bakoitzeko.

–EJZko alta eta bajen tramitazioa: 3,00 euro.

Herritarra salbuetsirik egonen da ziurtagiriak emateko tasak ordaintzetik, ziurtagiri hori Udalak berak eskatu badio.

3. Arma txartelak izapidetzea.

–Txartel bakoitza: 10,00 euro.

4. Ahalordeak askiestea.

–Askiespen bakoitza: 6,25 euro.

5. Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak.

–Ordenantzak, ale bakoitza: 11,00 euro.

–Aurrekontuak, ale bakoitza: 11,00 euro.

6. Txostenak eta kontsultei emaniko erantzunak.

–Txostenak egiteagatik eta kontsultei erantzuteagatik, hirigintzari buruzkoak izan ezik: 25,00 euro.

7. Ordainagiri helbideratuak itzultzea.

–Ordainagiri helbideratuak itzultzea, Udalarekin ikustekorik ez duten arrazoiengatik: 1,50 euro itzulitako ordainagiri helbideratu bakoitzeko.

Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluarekin bat, erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta ediktuak paratzea Udaleko iragarki-taulan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan. Erabaki honen aurka, bide administratiboan behin betikoa baita, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Eritze Atetzen, 2020ko otsailaren 18an.–Alkatea, Paula Ibero Baraibar.

Iragarkiaren kodea: L2002553