46. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

2020rako karga-tasak, prezio publikoak eta tasak

Arbizuko Udalak, 2020ko urtarrilaren 29an egin osoko bilkuran, zerga, tasa eta prezio publikoei dagokienez, ondokoa erabaki zuen:

Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioari %0,245eko karga-tasa eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioari, berriz, %0,80koa ezartzea.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,20.

–Auzolanak, urtean familia bakoitzeko lau, eta hutsegite bakoitza: 24,04 euro.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: 2/1995 Foru Legean azaltzen diren gutxieneko portzentajeak eta karga-tasa aplikatuko dira.

–Fotokopiagailua, faxa eta Udalaren makinak erabiltzeko tasak:

  • A4, alde bakarretik: 0,10 euro zuri-beltzekoa eta 0,30 koloretakoa.
  • A4, bi aldeetatik: 0,15 euro zuri-beltzekoa eta 0,50 koloretakoa.
  • A4, alde bakarretik: 0,30 euro zuri-beltzekoa eta 0,60 koloretakoa.
  • A3, alde bakarretik, planoak: 0,50 euro zuri-beltzekoa eta 1 euro koloretakoa.
  • Faxa, lehenengo orria: 1,20 euro; hurrengoak: 0,60 euro.
  • Konpultsak, 0,50 euro.

–Traktorea erabiltzea: 30 euro, orduko.

–Epaitzak: 35 euro.

–Proiektorea erabiltzea: 50 euro/eguneko eta 150 euroko fidantza.

–Herriko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezietako tasak:

1.1. Merkatu txikiak:

  • 5 euro eguneko, eta festetako barrakak, metro lineal edo zatiki bakoitzeko:
  • Egunean: 3 euro.
  • Denboraldia: 180 euro.

1.2. Kalez kaleko salmenta:

  • Ibilgailu edo saltoki finkoan 6 euro/eguneko. Esleipena enkante bidez egiten bada zenbateko hori hasierako prezioa izango da.
  • Aipatu prezio publikoez gain, fidantza ordaintzeko eskatzen ahal da; 150 eurokoa, hain zuzen.

1.3. Karabana, atoi eta automobilak ez diren gainerako ibilgailuak, espresuki emandako baimena dutenean, tasa ordaintzeak baimena dagoela esan nahi ez badu ere:

  • Egun edo zatiki bakoitzeko: 1,50 euro.

1.4. Jarduera ez-ekonomikoetako bestelako erabilera edo aprobetxamenduak, edukiontziak, hesiturak eta jarduera ekonomikoa ez den okupazioa; metro koadro edo zatiki bakoitzeko, egunean: 0,06 euro.

1.5. Garabiak paratzea jabari publikoko lurretan:

  • 1-5 hilabete, 150 euro.
  • 6 hilabetetik gora, 30 euro hilabeteko.

1.6. Zorupearen aprobetxamendu bereziak.

Eremu publikoan terraza eta mahaitxoak jartzeko tasa:

  • Mahaiak, aulkiak, mahaitxoak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko, urtean: 7,40 euro.

Kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoak, BEZa barne:

a) Pilotalekua eta igerileku estalia.

–Hasierako sarrera (matrikula):

  • Haurrak, aita-amak abonatuak izanda: 0 euro.
  • Haurrak, aita edo ama abonatua izanda: 17 euro.
  • Haurrak (4-13 urte): 30 euro.
  • Gazteak (14-17 urte): 40 euro.
  • Helduak (18-64 urte) 78 euro.
  • 65 urtetik gora: 23 euro.

–Hileko tasak eta abonatuak:

  • Haurrak, aita-amak abonatuak izanda: 0 euro.
  • Haurrak, aita edo ama abonatua izanda: 6,45 euro.
  • Haurrak (4-13 urte): 11,35 euro.
  • Gazteak (14-17 urte): 13,50 euro.
  • Helduak (18-64 urte): 20,90 euro.
  • 65 urtetik gora: 10,30 euro.

–15 eguneko abonamenduak:

  • Haurrak (4-13 urte): 32 euro.
  • Gazteak (14-17 urte): 40 euro.
  • Helduak (18-64 urte): 62 euro.
  • 65 urtetik gora: 32 euro.

–Eguneko sarrera:

  • Haurrak (4-13 urte): 4 euro.
  • Gazteak (14-17 urte): 5 euro.
  • Helduak (18-64 urte): 7 euro.
  • 65 urtetik gora: 4,5 euro.
  • Pilotalekua bakarrik: 4 euro.
  • Dutxatzea: 3,00 euro.
  • Ordainagiriak bueltatzea: 0,5 euro.
  • Txartel berria eskatzea: 3,5 euro.

–Gainerako tasa, prezio publiko eta zergak, dagozkien tarifetan agertzen diren moduan.

Erabaki hauek 2020ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-oholean argitaratzea, orok jakin dezan, eta ohartaraztea erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina; aldez aurretik, kasua bada, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean.

Arbizun, 2020ko urtarrilaren 31an.–Alkate udalburua, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L2002927