46. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Lanegunen eta egun baliogabeen 2020ko egutegia

Idazki honen bidez aditzera ematen da, orok jakin dezan, Arbizuko Udalak honako erabaki hau hartu zuela 2020ko urtarrilaren 29an egin osoko bilkura arruntean.

Ikusirik Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 10eko 177/2019 Ebazpena, zeinaren bidez ezarri baitzen Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2020ko jaiegunen egutegi ofiziala.

Kontuan hartuta abenduaren 27ko 337/2019 Foru Dekretua, zeinak ezartzen baititu Nafarroako Foru Komunitatean epeak zenbatzeko 2020an baliogabeak izanen diren egunak.

Ikusirik 250/2019 Ebazpena, azaroaren 22koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zehazten baitira ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2020ko jaiegunak, Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako.

ERABAKITZEN DA:

Lehenbizikoa.–Onestea Arbizuko Udalaren bulegoetan 2020an izango diren jaiegunen egutegia. Hona hemen:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 9 a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 10 a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 13 a: Pazko biharamuna.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Ekainaren 24, 25, 26 eta 27a: Herriko jaiak.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Pilareko Andre Maria.

–Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoaren eguna.

–Abenduaren 7a: Konstituzioaren egunaren biharamuna.

–Abenduaren 8a: Andre María Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Era berean, baliogabeak izango dira, 2020. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetako jaiegunak.

Bigarrena.–Arbizuko Udaleko administrazioaren lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 izango da (217 lanegun), eta honela banatuko da:

1. Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izango da.

2. Artikulu honetako aurreko apartatuetan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi berezia dutenei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa, etab.), horiek lan egutegi berezia izango baitute.

3. Gainera jaiegun 1 gehiago ezarri da, langile bakoitzak hautatzekoa.

Hirugarrena.–Arbizuko Udaleko Erregistro Orokorra 09:30etik 14:30era arte egongo da irekita, jendea hartzeko, astelehenetik ostiralera.

Laugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, iragarki-taulan eta Arbizuko Udalaren web-orri ofizialean, orok jakin dezan.

Arbizun, 2020ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L2002889