46. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAITZ

2020. urteko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Hasierako onespena 2020ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ilbeltzaren 21ean, eta jendaurreko epean inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; beraz, hemen jarraian argitaratzen da, Nafarroako Aldizkari Ofizial honetan, Araizko Udalaren plantilla organikoaren eta langileen zerrendaren behin betiko onespena. Hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan ezarritakoa betetzeko.

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioa.

Lanpostu zenbakia: 1. Araitz eta Beteluko Udalen Batasuneko idazkaria. Buru den udalerria: Araitz. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %35 + 3,72. Berariazko betebeharra: euskaraz jakitea nahitaezkoa. Egoera administratiboa: hutsik.

Lan-kontratudunak.

Lanpostu zenbakia: 2. Garbitzailea. Maila: E. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldi partziala, %52,86koa, (18,5 ordu astean). Mailako osagarria: %15. Lanpostuko osagarria: %3,21. Berariazko betebeharra: euskaraz jakitea nahitaezkoa. Egungo egoera: jardunean.

Lanpostu zenbakia: 3. Administrari-ofiziala. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldi osoa. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %10 + 3,36. Berariazko betebeharra: euskaraz jakitea nahitaezkoa. Egoera administratiboa: jardunean.

Langileen izenen zerrenda

Aldi baterako administrazio-kontratudunak.

Joanes Aleman Ollo. Araitz eta Beteluko Udalen Batasuneko idazkaria. Lanaldiaren erdia Araizko Udalean eta beste erdia Betelukoan. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %35 + 3,72. Antzinatasuna: 2013ko irailaren 2tik.

Lan-kontratudun finkoak.

Saloa Sarasa Tolosa. Garbitzailea. Lanaldi partziala, %52,86koa, (18,5 ordu astean). Maila: E. Mailako osagarria: %15. Lanpostuko osagarria: %3,21. Antzinatasuna: 2008ko maiatzaren 21etik.

M.ª Concepción Cruz Liciaga. Administrari-ofiziala. Lanaldi osoa. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %10 +3,36. Antzinatasuna: 2007ko apirilaren 10etik.

Euskararen erabilera arautzen duen abenduaren 15eko 18/86 Foru Legearen 15.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, eta kontuan hartuz Araizko egoera linguistikoa eta Araizko Udalbatzak onartutako UEMA Mankomunitateak eginiko txostena, euskaraz jakitea nahitaezko baldintza izanen da. Idazkariaren eta administrari-ofizialaren lanpostuetarako (1 eta 3. lanpostuak): EGA, C-1 edo ofizialki haren baliokide den titulazioaren pareko euskara maila eskatuko da. Garbitzailearen lanposturako (2. lanpostua): ahozkoan B2 eta idatzizkoan A2 edo ofizialki haien baliokide den titulazioaren pareko euskara maila eskatuko da.

Araitzen, 2020ko otsailaren 20an.– Alkatea. Jose Manuel Zubillaga Muguerza.

Iragarkiaren kodea: L2002776