46. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAITZ

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Araizko Udalak, 2019ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2020ko aurrekontu orokor eta bakarra, baita hura betearazteko oinarriak ere.

Jendaurrean egon da hamabost egun baliodunean, aldez aurretik 2020ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, ilbeltzaren 21ean, eta epe horretan inork ez du erreklamazio edo alegaziorik aurkeztu. Beraz, aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak behin betiko onetsitzat jo dira. Hona hemen haren laburpena:

Sailkapen ekonomikoa.

DIRU-SARRERAK:

A) Eragiketa arruntak.

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 124.200,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 14.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 2.700,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 197.431,14 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 5,00 euro.

B) Kapital eragiketak.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: -.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak eta kapitaleko bestelako diru-sarrerak: 105,00

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: -.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: -.

Guztira: 338.441,00 euro.

GASTUAK:

A) Eragiketa arruntak.

1. kapitulua.–Langileen ordainsariak: 131.900,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 74.754,14 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: -.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 131.787,00 euro.

5. kapitulua. Kontingentzia funtsa eta beste ustekabeko batzuk 0,00 euro.

B) Kapital eragiketak.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: -.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: -.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: -.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: -.

Guztira: 338.441,00 euro.

Eta hau guztia argitara ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 202. artikuluan eta irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezartzen dena betez.

Araitzen, 2020ko otsailaren 20an.– Alkatea, Jose Manuel Zubillaga Muguerza.

Iragarkiaren kodea: L2002775