46. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIAREN 1/2020 FORU DEKRETUA, otsailaren 3koa, Hugo López López jauna Nafarroako Kontseiluko idazkari izendatzen duena.

Nafarroako Kontseiluari buruzko ekainaren 9ko 8/2016 Foru Legearen 5.4 artikuluak ezartzen du Kontseiluko idazkaria kontseilukideen artetik aukeratuko dela, gehiengo osoz eta bozketa sekretuaren bidez. Izendapena Foru Komunitateko lehendakariari proposatutako zaio.

2020ko urtarrilaren 29ko idazki baten bidez, aipatu Kontseiluak Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariari proposatu zion Hugo López López jauna kontseilukide izendatzea, Nafarroako Kontseiluak hala hautatu baitzuen 2020ko urtarrilaren 29an egindako bilkuran.

Horrenbestez, Nafarroako Kontseiluari buruzko ekainaren 9ko 8/2016 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

DEKRETATZEN DUT:

1. Hugo López López jauna Nafarroako Kontseiluko kide idazkari izendatzea.

2. Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren foru dekretu hau Nafarroako Kontseilura igortzea, eta Hugo López López jaunari jakinaraztea.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko otsailaren 3an.–Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria, María Chivite Navascués.

Iragarkiaren kodea: F2002566