46. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2020ko otsailaren 26ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren eta haren erakunde autonomoen 2020ko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan 235.ari dagokionez xedatutakoari jarraituz, onetsitako plantilla organikoa Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Altsasun, 2020ko otsailaren 27an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2003060