46. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

2020ko aurrekontuak. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2020ko otsailaren 26ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2020ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Altsasun, 2020ko otsailaren 27an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2003059