46. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

UE 4.7 unitatea borondatez birzatitzea. Behin betiko onespena

Alkatetzak, 2019ko uztailaren 10eko 63/2019 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen “UE 4.7 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua”, María Garnica Ochoak eskatuta.

Aipatu hasierako onespenari buruzko alegaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onetsitzat jotzen da birzatitzeko proiektua, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 169.C artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da ebazpen honen aurka, administrazio bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetakoren bat aurkezten ahal dela:

a) Aukeran, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpenaren biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Foru Legearen 123. eta 124. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hautara, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpenaren biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpenaren biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Allon, 2020ko otsailaren 14an.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2002539