46. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

16/2020 FORU DEKRETUA, otsailaren 19koa, martxoaren 26ko 34/2014 Foru Dekretua aldatzen duena. Foru dekretu horren bidez zehaztu zen Memoria Historikoaren arloko Koordinazio Batzorde Teknikoaren osaera.

ZIOEN AZALPENA

Martxoaren 26ko 34/2014 Foru Dekretuaren bidez, Memoria Historikoaren arloko Koordinazio Batzorde Teknikoaren osaera zehaztu zen.

Foru dekretu horrek lau artikulu eta bi azken xedapen ditu, eta bertan, arloa zein den kontuan harturik, Lehendakaritza Departamentua aipatzen da eskudun gisa, behin eta berriz.

Nafarroako Gobernuaren antolaketa egitura berriarekin –Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuaren ondoriozko horrekin, hain zuzen–, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren esku jartzen dira memoria historikoaren arloko eskudantziak. Hortaz, bidegabekoa da lehendakaritzaren arloan eskumena duen departamentua gai honetarako eskudun gisa aipatzea.

Horrenbestez, bidezkoa da aipatu foru dekretua aldatzea, “lehendakaritzaren arloan eskumena duen departamentua” bezalako aipamenak kentzeko eta, horien ordez, hau jartzeko: “memoria historikoaren arloan eskumena duen departamentua”. Horrela, arlo material zehatz batean uzten da eskuduntza, atxikitzen den departamentua edozein dela ere.

Horrenbestez, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2020ko otsailaren 19an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Eskumenen esparrua.

“Lehendakaritzaren arloan eskumena duen departamentua” bezalako aipamen guztiak kentzea martxoaren 26ko 34/2014 Foru Dekretuan, Memoria Historikoaren arloko Koordinazio Batzorde Teknikoaren osaera zehaztu zuen horretan. Eta horien ordez honako hau jartzea: “memoria historikoaren arloan eskumena duen departamentua”.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2020ko otsailaren 19an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F2002747