46. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

392/2020 EBAZPENA, 2020ko otsailaren 20koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, 2018-2019 ikasturteko aparteko sarien deialdia egiten duena.

Sarbidearen, Beken eta Tituluen Ataleko buruaren txostena ikusirik, Ikasleen gaietarako, Enplegurako eta Ekintzailetzarako errektoreordearen oniritziarekin.

Txosten fiskala eta juridikoa ikusirik.

Aldeko ikuskapena egin eta gero.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak eskaintzen dituen graduko eta masterreko irakaskuntza ofizialetan aparteko sariak emateko arauak betez (Gobernu Kontseiluak 2019ko urriaren 15ean onetsitakoak).

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskudantziak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Aparteko sarietarako deialdia egitea graduko edo masterreko ikasketak 2018-2019 ikasturtean amaitu zituzten ikasleentzat.

Aplikatu beharreko arauekin bat etorriz, aparteko sarietarako hautagaia izateko, ezinbesteko baldintza dira, batetik, titulu ofiziala emateko eskaera aurkeztuta izatea, eta, bestetik, haren tramitazioa egiteko prezio publikoa ordainduta izatea prozedura bukatu baino lehen. Ebazpen honen zortzigarren puntuan adierazten da epea.

Bigarrena.–11.100 euro-ko gastua baimentzea 2020ko gastuen aurrekontuko 44.00/54.0/480.08 partidaren kargura.

Hirugarrena.–Baimendutako gastua zati berdinetan banatuko da sarituen artean, aparteko sariak emateko arauen 3.3 artikuluan ezarritakoa ezertan galarazi gabe.

Laugarrena.–Ez da derrigorrezkoa atxikipenak egitea, sarien zenbatekoa ez baita 300 euro-tik gorakoa.

Bosgarrena.–Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko Gradu Bikoitza eta Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako eta Ekonomiakoa egin duten ikasleak Zuzenbideko, Ekonomiako eta Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako graduetako gainerako ikasleekin batera lehiatuko dira aparteko sarietan. Aldibereko Ikasketen Programako graduetako tituludunekin batera hartuko dira, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren graduko eta masterreko ikasketa ofizialetan aparteko sariak emateko araudiaren 3. artikuluko 1. eta 2. apartatuetan ezarritako zenbaketa egiteko (2019ko urriaren 15eko Gobernu Kontseiluaren erabaki batez onetsi zen araudia).

Seigarrena.–Titulazio bakoitzean gehienez zenbat sari emango diren ezarri da taula honetan, aparteko sariak emateko arau hori betez:

PLANA

SARIAK

Gradua Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan

4

Gradua Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan (Nazioarteko Programa)

Gradua Ekonomian

1

Gradua Ekonomian (Nazioarteko Programa)

Unibertsitate Masterra Enpresen Zuzendaritzan

1

Unibertsitate Masterra Informazio Sistema Integratuen bidezko Prozesuen Kudeaketan (ERP)

1

Gradua Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoan

1

Gradua Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritzan

1

Gradua Industria Teknologien Ingeniaritzan

2

Gradua Ingeniaritza Informatikoan

1

Gradua Ingeniaritza Mekanikoan

1

Unibertsitate Masterra Industria Ingeniaritzan

1

Gradua Diseinu Mekanikoaren Ingeniaritzan

1

Gradua Haur Hezkuntzako Irakasletzan

2

Gradua Lehen Hezkuntzako Irakasletzan

3

Gradua Soziologia Aplikatuan

1

Gradua Gizarte Lanean

1

Unibertsitate Masterra Bigarren Hezkuntzako Irakasletzan

2

Gradua Zuzenbidean

2

Gradua Lan Harremanetan eta Giza Baliabideetan

1

Unibertsitate Masterra Abokatutzarako Sarbidean

1

Gradua Erizaintzan

2

Unibertsitate Masterra Osasun Publikoan

1

Gradua Fisioterapian

1

Gradua Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzan

1

Gradua Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntzan

1

Unibertsitate Masterra Nekazaritza Ingeniaritzan

1

Unibertsitate Masterra Informazio Geografikoko Sistemetan eta Teledetekzioan

1

Unibertsitate Masterra Nekazaritzako Elikagaien Industrietako Teknologian eta Kalitatean

1

GUZTIRA OROKORRA

37

Zazpigarrena.–Beken eta Tituluen Bulegoari eskatzea sarietarako lehiatuko diren espedienteak aukera ditzala eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Egoitza Elektronikoan argitara ditzala 10 eguneko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Zortzigarrena.–Aukeratzeko prozedura hasteko eta bukatzeko eguna ezartzea: ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamuna izango da hastekoa, eta hurrengo 30 egun naturalen buruan bukatzekoa.

Bederatzigarrena.–Sariak esleitzeko ebazpena Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Egoitza Elektronikoan argitaratuko da, eta interesdunentzako jakinarazpen gisa balioko du. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Saria irabazi duten ikasleek dagokien titulazioaren graduazio ekitaldian jasoko dute saria, ikasturte honetan.

Hamargarrena.–Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea.

Hamaikagarrena.–Ebazpen honen berri ematea Ikasleen gaietarako, Enplegurako eta Ekintzailetzarako errektoreordeari, Komunikazio Zerbitzuari, Beken eta Tituluen Bulegoari, Gradu Ikasketen Atalari, Kontabilitate Atalari eta Kontuhartzailetzari.

Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoko 6.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2020ko otsailaren 20an.–Ramón Gonzalo García. Errektorea.

Iragarkiaren kodea: F2003085