46. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

4E/2020 EBAZPENA, otsailaren 14koa, Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, behin betiko onesten duena Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialeko B-5.2 lurzatiaren xehetasun azterketa, Adania Residencial SLk sustatua.

Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak abenduaren 4an emandako 15E/2019 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialeko B-5.2 lurzatiaren xehetasun azterlana, Adania Residencial SLk sustatua.

Ebazpen hori, zeinak ez baitzuen inolako determinaziorik ezarri, 2019ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 20koan, eta hogei eguneko epea ireki zen jendaurrean egoteko eta alegazioak aurkezteko. Ezarritako epean, ez da haren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Espedientearen xedea da aipatutako lurzatirako ezarritako lerrokadurak aldatzea; lurzatia Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialaren esparruan dago, hego-ekialdean, Eguesibarko udal-mugartean. Beheko solairuan, ezkerraldean, nahitaezko lerrokaduraren ordez gehieneko lerrokadura ezartzen da; goiko solairuetan, berriz, nahitaezko lerrokaduren ordez gehieneko lerrokadurak ezartzen dira; eta atikoan, azkenik, atzera ematea aurreikusita zegoen, baina aurreikuspen hori kentzen da, eta, horren ondorioz, solairu kopurua aldatzen da, BS+6+A izatetik BS+7 izatera.

Dokumentuak ez du aldaketarik izan hasiera batean onetsi zenetik. Hirigintza-antolamendu xehatuko determinazioak baizik ez ditu jasotzen, xehetasun azterketa baten xede eta eskumen direnak. Bat dator Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren xedapenekin (testu hori uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen), baita Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialean biltzen diren determinazioekin ere.

Xehetasun azterlan hau onestea Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuari dagokio, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 43.1.d) artikulua aplikatuz, udalez gaindiko plan sektorial bat garatzen duen tresna delako.

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren 2020ko otsailaren 5eko txostena ikusirik, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginarekin bat (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia), eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Behin betiko onestea Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialaren B-5.2 lurzatiaren xehetasun azterketa, Adania Residencial SLk sustatua.

2. Adieraztea ebazpen honek administrazio bidea amaitzen duela, eta bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean, bi hilabeteko epean ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluetan xedatutakoarekin bat, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112.3 artikuluari dagokionez.

Dena dela, administrazio publikoek aurretiazko errekerimendua egiten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik edo, hala bada, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita zenbatuko dira epe horiek.

3. Ebazpen hau eta onetsitako agiria Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Eguesibarko Udalari, Iruñerriko Mankomunitateari eta espedientearen sustatzaileari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko otsailaren 14an.–Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia, Izaskun Abril Olaetxea.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2002521