46. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 6a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

BAZTAN

Ofiziozko bajak biztanleen erroldan

Baztango Udaleko biztanleen erroldan ofiziozko bajen espediente hauek ezin izan ditugunez jakinarazi, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen dira.

1.–Honako pertsonei ofiziozko baja-espedienteak irekitzea, Toki Erakundeetako Biztanleen eta Lurralde Mugaketaren Erregelamenduaren 72. artikuluan 54. artikuluari dagokionez aurreikusitakoarekin bat:

Espediente zenbakia: 01-2020. Nan/bizileku txartela/pasaportea: Y0110917W. Helbidea: Elizondo: Mendinueta karrika, 8, 3. eskuina.

Espediente zenbakia: 02-2020. Nan/bizileku txartela/pasaportea: Y5552468Y. Helbidea: Elizondo: Mendinueta karrika, 8, 3. eskuina.

Bigarrena.–Espedientea ireki dela jakinaraztea eta 15 eguneko epea ematea, alegazioak aurkezteko.

Ebazpen honen kontra honako errekurtso hauetako bat jartzen ahal da aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoan berean, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hilabete bateko epean.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzietarako Auzitegian/Aretoan, dagokion bezala, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, bi hilabeteko epean, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aitzinean, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hilabete bateko epean.

Baztanen, 2020ko otsailaren 27an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2003072