46. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO HIRI HONDAKINEN TRATAMENDURAKO PARTZUERGOA

Aldaketa 2019ko aurrekontuan. Behin-betiko onespena

Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoko Zuzendaritza Kontseiluak, 2019ko abenduaren 18an egindako bilkuran, Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoaren 2019ko aurrekontuan aldaketa egiteko espedientea onetsi zuen hasiera batean. Hori 2019ko 18. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 28an.

Aipatutako espedientea jendaurrean egon da, Partzuergoaren egoitzan (Barañaingo etorbidea, 22, Iruña) 15 egun balioduneko epean, interesdunek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak aurkez zitzaten; hori guztia, honako xedapen hauen edukiari jarraikiz: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 212. artikulua eta hurrengoak; Nafarroako Toki Administrazioaren inguruko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 267. artikulua eta horrekin bat heldu direnak; eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 32. artikulua eta hurrengoak.

Jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu; hortaz, araudiarekin bat, behin betiko onesten dira aldaketa horiek eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten.

AURREKONTU-ALDAKETA

KREDITU-TRANSFERENTZIA:

1622 2270901 aplikazioa.–Culebrete, tratamendua eta isurketa. Zenbatekoa: 250.000,00 euro.

1622 2270906 aplikazioa.–Tratamendu zentroetarainoko eta zamalanetako kaietarainoko garraioa. Zenbatekoa: 129.552,23 euro.

1622 2270909 aplikazioa.–Cárcar, tratamendua eta isurketa. Zenbatekoa: 30.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 409.552,23 euro.

FINANTZAKETA:

1622 6290001 aplikazioa.–Konpostaren arloko jarduketak. Zenbatekoa: 30.000,00 euro.

1622 6290004 aplikazioa.–Konposta egiteko instalazioa (TIP), Tafalla. Zenbatekoa: 250.000,00 euro.

1622 6290005 aplikazioa.–Konposta egiteko instalazioa (TIP), Mendialdea. Zenbatekoa: 129.552,23 euro.

Finantzaketa, guztira: 409.552,23 euro.

Iruñean, 2019ko otsailaren 19an.–Partzuergoko burua, Bernardo Ciriza Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2002056