46. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Aezkoako Batzarre Nagusiak, 2019ko abenduaren 17an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen, gehiengo osoa zuela, 2020ko aurrekontu orokor eta bakarra.

Onespen hori argitaratu zen 2020ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 17an, eta ez zen alegaziorik aurkeztu. Hortaz, aurrekontua behin betiko onetsita gelditu da, honako hauei jarraituz: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Legearen 272. artikulua eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua.

Hona hemen aipatu aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:

GASTUAK:

1. kapitulua: 355.265,00 euro

2. kapitulua: 231.400,00 euro.

4. kapitulua: 45.200,00 euro.

6. kapitulua: 215.225,00 euro.

Gastuak, guztira: 847.090,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua: 796.800,00 euro.

4. kapitulua: 192.500,00 euro.

5. kapitulua: 406.790,00 euro.

7. kapitulua: 151.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 847.090,00 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Ariben, 2020ko otsailaren 13an.–Batzarreko burua, Karlos Bueno Reka.

Iragarkiaren kodea: L2002436