46. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUGARRAMURDI

Hiri-jarduketarako plan berezia herriko etxea eraberritzeko. Hasierako onespena

Zugarramurdiko Udalak, 2019ko abenduaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan berezia Zugarramurdiko herriko etxea eraberritzeko.

Erabakia jendaurrean jartzen da uztailaren 25eko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72. artikuluak xedatutakoari jarraikiz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean, edonork aukera izan dezan txostena ikusteko eta nahi dituen alegazioak egiteko.

Zugarramurdin, 2020ko otsailaren 25ean.–Alkatea, Evaristo Mentaberri Mihura.

Iragarkiaren kodea: L2003061