46. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

2/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2019ko abenduaren 17ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2019ko gastuen aurrekontuko aparteko kredituaren espedientea. Hona hemen:

2/2019 aurrekontu-aldaketa: Aparteko kredituaren espedientea, 11.883,75 eurokoa, landareontziak eta beste elementu batzuk erosteko gasturako, “Landareontziak eta beste elementu batzuk” izeneko 1710,6090001 gastuen partidaren kargura. Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinen bidez finantzatuko da.

Hasierako onespenaren iragarkia 2020ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 17an. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, espedientea behin betiko onetsita gelditu da, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluaren arabera (Aurrekontu-aldaketak onestea eta indarrean jartzea), zeinak 18. artikulura igortzen baitu. Foru dekretu horrek Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen du aurrekontu eta gastu publikoaren arloan.

Tebas-Muru Artederretan, 2020ko otsailaren 17an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2002532