46. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Sartagudako Udalak, 2019ko uztailaren 5ean egin osoko bilkuran, aho batez onetsi zuen eustea (aldeko 9 botorekin, kontrakorik eta abstentziorik ez) aurreko legegintzaldiko (2015eko ekainaren 30a) Alkatetzaren eta udalkideen dedikazio araubideari eta ordainsariei, kontuan harturik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 56. artikuluan xedatua. Hona hemen dedikazio araubide eta ordainsari horiek:

Lehenbizikoa.–Alkatearen ordainsariak, dedikazio partzialean, honako hauek dira: 764 euro gordin hilean; urtean, guztira, 9.168 euro, 12 ordainketatan zatituak. Dedikazio horrek dakar Udalera joatea astean lau egunez, baita osoko bilkuretara, batzordeetara, organo kolegiatuetara, beste bilera batzuetara, eta abarrera ere.

Bigarrena.–Osoko bilkurara joateagatik zinegotzien ordainsaria 208 eurokoa da saio bakoitzeko, muga hauekin:

Osoko bilkuren kopurua edozein dela ere, haietara joateagatik ezin dira zenbateko hauek gainditu: 624 euro seihileko bakoitzean, 1.248 euro urtean. Ordainketak seihilekotik eginen dira.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Sartagudan, 2020ko otsailaren 14an.–Alkatea, José Ignacio Eguizabal Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2002537