46. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

2020rako lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Kontuan harturik zer xedatzen duten Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak eta Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onesten duen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 34.6 artikuluak, zeinak ezartzen baitu enpresak urtero prestatu behar duela lan egutegia.

Abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, haren bidez aldatu baitzen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzko ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legea, zeinak ezartzen baitu Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 ordukoa izango dela.

Kontuan hartuz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 84.1 artikuluak ematen didaten eskumena, eta ikusirik 2020rako lan egutegiko proposamena langileen ordezkariarekin.

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Onestea Sartagudako Udalaren zerbitzuko langileek 2020an izanen duten aste barreneko jaiegunen egutegia, hementxe zehaztu bezala:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Martxoaren 20a: San Jose egunaren zubia

–Apirilaren 9a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 10a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 13a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 5a: Andre Maria Arrosariokoa, herriko zaindariaren festa.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Pilareko Ama Birjina.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 7a: Konstituzioa.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 24a: Eguberri bezpera.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

–Abenduaren 31: Urtezahar eguna.

Bigarrena.–Egutegia arautzeko, horiez gain, ondotik ematen diren egunak ere ez dira lanegun izanen udal bulegoetan lan egiten duten langileendako:

–Abuztuaren 6a eta 7a. Abuztuaren 4an bulegoak 12:00etan itxiko dira.

–Abuztuaren 6an eta 7an zerbitzu anitzetako lantaldeko langileak lanaldi osoan ariko dira.

–Udaletxea, kultur etxea eta kontsultategia garbitzen duten langileek abuztuaren 4an, 6an eta 7an 3 orduko lanaldia eginen dute garbitasuneko gutxieneko zerbitzuak emateko.

Hirugarrena.–Lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 da, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari eta abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuari jarraikiz, eta haren banaketa honela eginen da:

Laugarrena.–Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 30 minutukoa izanen da.

Bosgarrena.–Bulegoetan, jendea hartzeko ordutegia 10:00etatik 14:00ak arte izanen da.

Seigarrena.–Aparteko orduak egiten dituzten langileek, alkatearen aldez aurreko baimenarekin, asteko gaztigu-orri batean jaso beharko dituzte, horien ordaina bil dezaten, dela diruz dela denboraz.

Zazpigarrena.–Orobat, baliogabeak izanen dira, 2020. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak.

Zortzigarrena.–Administrazio honen zerbitzuetako premiak direla eta, eta horiek behar bezala jardun ahal izateko, zerbitzu horiei atxikitako langileek ezin izanen dituzte oporrak batera hartu.

Bederatzigarrena.–Eguneko lanaldi jarraitua 6 ordukoa baino luzeagoa duten langileek gehienez 30 minutuko atsedenaldia izanen dute. Oro har, 10:00etatik 11:00etara har daiteke eta langileek ez dute zertan erabili asistentziaren kontrolerako sistema.

Hamargarrena.–Ebazpen hau langileen ordezkariari igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Gardentasunaren Atarian eta Sartagudako Udalaren iragarki-taulan argitaratzea, eta Udalbatzari horren berri ematea, egiten duen lehen bilkura arruntean.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Sartagudan, 2020ko otsailaren 12an.–Alkatea, José Ignacio Eguizabal Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2002536