46. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

2020ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Sartagudako Udalak, 2019ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2020ko ekitaldiko plantilla organikoa.

2020ko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 23an, hasierako onespena jendaurrean jartzeko iragarkia, eta alegazio eta erreklamazioetarako epea ireki zen.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, bidezkoa da behin betiko onestea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Hona hemen zehaztuta:

Funtzionarioak.

–Kultur koordinatzaile eta liburutegiko arduradun bat. Maila: C. Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 40. artikuluak araututako lanpostuko osagarriak. Lanpostuko osagarria: %40,2 (1); lanaldi luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Aritzeko baldintzak: lanaldi osoa.

–Zerbitzu anitzetako enplegatu bat. Maila: D. Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 40. artikuluak araututako lanpostuko osagarriak. Lanpostuko osagarria: 40.3 a) artikulua: %38 (2); mailako osagarria: 40.5 artikulua: %12; lanaldiaren luzapeneko osagarria: 40.3 e) artikulua: %10. Arrisku bereziko osagarria: 40.3 f) artikulua: %7. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Aritzeko baldintzak: lanaldi osoa.

–Zerbitzu anitzetako enplegatu bat. Maila: D. Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 40. artikuluak araututako lanpostuko osagarriak. Lanpostuko osagarria: 40.3 a) artikulua: %20; mailako osagarria: 40.5 artikulua: %12; lanaldiaren luzapeneko osagarria: 40.3 e) artikulua: %10. Arrisku bereziko osagarria: 40.3 f) artikulua: %7. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Aritzeko baldintzak: lanaldi osoa.

(1) Lanpostuko osagarriaren ehunekotik, %30,2 behin-behinekoa da. B mailara igotzeko proba murriztuak gaindituz gero, lanpostuko osagarria %13 izanen da.

(2) Lanpostuko osagarriaren ehunekotik, %25,04 behin-behinekoa da. C mailara igotzeko proba murriztuak gaindituz gero, lanpostuko osagarria %13 izanen da.

Administrariak.

–Idazkaria (hutsik). Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 40. artikuluak araututako lanpostuko osagarriak. Bateraezintasuneko osagarria: 40.3 d) artikulua: %35; lanpostuko osagarria: 40.3 a) artikulua: %21,88; lanaldiaren luzapeneko osagarria: 40.3 e) artikulua: %7. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Aritzeko baldintzak: lanaldi osoa.

Lan-kontratudunak.

–Administrari-ofiziala (hutsik). Maila: C. Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 40. artikuluak araututako lanpostuko osagarriak. Lanpostuko osagarria: 40.3 a) artikulua: %25; lanaldiaren luzapeneko osagarria. 40.3 e): %5; mailako osagarria: 40.5 artikulua: %12. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Aritzeko baldintzak: lanaldi osoa.

–Administrari-ofizial bat (hutsik). Maila: C. Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 40. artikuluak araututako lanpostuko osagarriak. Mailako osagarria 40.5 artikulua: %12. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Aritzeko baldintzak: lanaldi partziala (5 ordu, lanaldiaren %69).

–Zerbitzu anitzetako enplegatu bat (hutsik). Maila: D. Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 40. artikuluak araututako lanpostuko osagarriak. Mailako osagarria: 40.5 artikulua: %12. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Aritzeko baldintzak: lanaldi osoa.

–Bi garbitzaile. E maila. Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 40. artikuluak araututako lanpostuko osagarriak. Mailako osagarria: 40.5 artikulua: %12. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Aritzeko baldintzak: lanaldi partziala (5 ordu egunean, %69).

–Administrari laguntzaile bat (hutsik). Maila: D. Lanpostuko osagarriak: Mailako osagarria: 40.5 artikulua: %12. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Aritzeko baldintzak: lanaldi osoa.

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten da horren kontra honako hauek para daitezkeela:

a) Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, Sartagudako Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluarekin.

c) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Sartagudan, 2020ko otsailaren 14an.–Alkatea, José Ignacio Eguizabal Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2002484