46. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

“Garabi zerbitzuaren” tasak 2020ko ekitaldirako.
Hasierako onespena

San Adriango Udalak, 2020ko otsailaren 20ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2020. urtean indarrean izanen diren garabi zerbitzuaren tasak.

Jendaurrean egonen dira gutxienez hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Hogeita hamar eguneko epe hori iragandakoan, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko dira aipatu 2020rako tasak.

San Adrianen, 2020ko otsailaren 20an.–Alkate udalburua, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2002871