46. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SALDIAS

2019ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Saldiasko Udalak, 2019ko uztailaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 1/2019 aurrekontu-aldaketaren espedientea, aparteko kredituak gaitzeko.

2019ko 252. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 26an, eman zen argitara jendaurrean jartzeko eta alegazioetarako eta erreklamazioetarako epea irekitzeko iragarkia. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki-taulan ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik nahiz erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketak:

1/2019 aldaketa. Aparteko kreditua

GASTUAK:

1 1 9200 1 13100.–“Langileen nomina, udalaren datu baseak eguneratzeko proiekturako”: 8.327,52 euro.

1 1 2110 1 16000 1.–“Langileen Gizarte Segurantza, udalaren datu baseak eguneratzeko proiekturako”: 3.072,48 euro.

FINANTZAKETA:

1 8700000.–“Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”: 1.800,00 euro.

1 75050.–“Dirulaguntza, langabeak kontratatzeko”: 6.000,00 euro.

1 4690001.–Eratsungo Udalaren derrama udalen batasuneko administrazio-gastuetarako: 1.800,00 euro.

1 4690002.–Ezkurrako Udalaren derrama udalen batasuneko administrazio-gastuetarako: 1.800,00 euro.

2/2019 Aparteko kreditua gehitzea

GASTUAK:

1 1 9200 1 63200.–“Eraberritze lanak Udaletxean”: 18.935,73 euro.

FINANTZAKETA:

1 8700000.–“Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”: 18.935,73 euro.

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Saldiasko Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Saldiasen, 2020ko otsailaren 21ean.–Alkatea, Jacinto Domínguez San Nazario.

Iragarkiaren kodea: L2002890