46. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PITILLAS

Behin-behineko baimena, nekazaritzako biltegia mantentzeko 2. poligonoko 3. lurzatian

Udalak honako hau erabaki zuen 2020ko otsailaren 3an egindako osoko bilkura berezian:

Lehenbizikoa.–Behin-behineko baimena ematea Leandro Garde Ibañezi, nekazaritzako biltegia mantentzeko Pitillasko 2. poligonoko 3. lurzatian.

Bigarrena.–Baimen-ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta banaka jakinaraziko zaie ukituta gerta daitezkeen pertsona eta administrazioei.

Hirugarrena.–Ebazpen hau igortzea Leandro Garde Ibañezi eta Nafarroako Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira, behar diren ondorioak izan ditzan.

Erabaki hau jakinaraztea interesdunari, eta aditzera ematen zaio ebazpen honen aurka aurkez dezakeela:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

–Berraztertzeko errekurtsoa, hura eman duen udal organoari zuzendua, adierazitako epe berean.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazten zaionetik hasita.

Pitillasen, 2020ko otsailaren 5ean.–Alkatea, Pedro José Labari Elduayen.

Iragarkiaren kodea: L2002406