46. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

1/2019 aldaketa Musika Eskolako aurrekontuan.
Behin betiko onespena

2020ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 20an, aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Kreditu-gehigarria

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 10.000,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 12.200,00 euro.

FINANTZAKETA:

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 22.200,00 euro.

Azkoienen, 2020ko otsailaren 17an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2002488