46. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

8/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 20an, aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

8/2019 AURREKONTU-ALDAKETA

Aparteko kreditua

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 23.000,00 euro.

Kreditu-gehigarria

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 124.700,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 109.550,00 euro.

FINANTZAKETA:

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: -6.400,00 euro.

4. kapitulua. Transferentzia arruntak: -57.400,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: -61.910,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 8.540,00 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 123.800,00 euro.

Azkoienen, 2020ko otsailaren 17an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2002487