46. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

3. sektoreko URI 3 unitatea birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena

Azkoiengo Udaleko Gobernu Batzarrak, 2020 otsailaren 13an, erabaki zuen hasiera batez onestea Azkoiengo Hirigintzako Udal Planaren 3. sektoreko URI 3 unitatea birzatitzeko proiektua, Perez Ricarte SLk sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki hori jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Azkoienen, 2020ko otsailaren 17an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2002442