46. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

2020ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

2019ko abenduaren 27an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen 2020ko plantilla organikoa.

2020ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 24an, eta ondoren jendaurrean egon da 15 egun baliodunean. Ezarritako epean ez du inork alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoari jarraituz, behin betiko onetsirik gelditzen da Orisoaingo Udalaren 2020ko plantilla organikoa, eta indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari igorri beharko zaio plantilla organikoaren kopia, behin betiko onespena jaso eta hilabeteko epean.

2020KO PLANTILLA ORGANIKOA

Udalak Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunarekin partekatutako lanpostuak:

Funtzionarioak.

Idazkaria (hutsik).

Lan-kontratudunak.

Administrari-ofiziala (hutsik).

Administrari laguntzailea (hutsik).

Administrari laguntzailea (hutsik).

Administrari laguntzailea (hutsik, sortu berria).

Administrari laguntzailea, %20ko lanaldikoa (hutsik).

Orisoainen, 2020ko otsailaren 15ean.–Alkatea, Alexandre Duró Cazorla.

Iragarkiaren kodea: L2002458