46. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

15/2020 FORU DEKRETUA, otsailaren 19koa, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beharrezkoa dela aldatzea zenbait atal, bulego eta unitate parekatuko burutzak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko eskatzen diren baldintzak.

Plantilla organikoaren aldaketa honek, zenbait burutza betetzeko baldintzei buruzkoak, ez du kostu ekonomikorik.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeiko otsailaren hemeretzian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Aldaketa plantilla organikoan.

Bat.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zuen abenduaren 13ko 112/2017 Foru Dekretuaren I. eranskina aldatzen da, foru dekretu honen eranskinean jasotzen denarekin bat. Izan ere, aldatu egin dira zenbait burutzari esleitutako berariazko baldintzak, hots, burutza horiek merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko hautagaiek bete behar dituztenak.

2. artikulua. Maila esleitzea.

Foru dekretu honen arabera maila bat baino gehiago onartzen diren burutzen kasuan, haren maila zehazteko aintzat hartuko da zer maila duen burutza eskuratzen duen funtzionarioak, eta ordainsari osagarriak ere maila horretako oinarrizko soldataren gainean kalkulatuko dira.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2020ko otsailaren 19an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

ERANSKINA

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusia

Ebazpenen eta Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioarekiko Harremanen Bulegoko burutza.

5911 zenbakidun lanpostua.

Berariazko baldintzak:

Maila: C D.

Barne Zuzendaritza Nagusia

Esku-hartze Operatiboaren, Suhiltzaile Etxeen, Kanpainen eta Taldeen Ataleko burutza.

9957 zenbakidun lanpostua.

Berariazko baldintzak:

Maila: A B.

Lanpostua: suhiltzaile-ofizialen, suhiltzaile-ofizialordeen edo suhiltzaile-sarjentuen lanpostu baterako izendatu izana.

Nafarroako Berdintasunerako Institutua

Emakumeen aurkako Indarkeriaren Ataleko burutza.

9981 zenbakidun lanpostua.

Ez da berariazko baldintzarik eskatzen.

LURRALDE KOHESIORAKO DEPARTAMENTUA

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusia

Kudeaketa Ekonomiko-Finantzariorako Ataleko burutza.

9989 zenbakidun lanpostua.

Berariazko baldintzak:

Maila: A B.

Titulazioa: Ekonomiako edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradudun edo lizentziadun titulua izatea, edo Enpresa Zientzietako gradudun edo diplomadun titulua.

Garraio Zuzendaritza Nagusia

Deialdien eta Txartelen Bulegoko burutza.

10467 zenbakidun lanpostua.

Berariazko baldintzak:

Maila: C D.

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusia

Kudeaketa Administratiboaren Bulegoko burutza.

10372 zenbakidun lanpostua.

Ez da berariazko baldintzarik eskatzen.

Ondarearen Kudeaketa Teknikoaren Ataleko burutza.

9313 zenbakidun lanpostua.

Berariazko baldintzak:

Maila: A.

Titulazioa: arkitekto titulua izatea.

Gidabaimena: B.

Planeamendu eta Balorazioen Bulegoko burutza.

8455 zenbakidun lanpostua.

Berariazko baldintzak:

Maila: A B.

Lanpostua: arkitektoen edo arkitekto teknikoen lanpostu baterako izendatu izana.

Gidabaimena: B.

Kontu-hartze eta Kontabilitate Zuzendaritza Nagusia

Kontabilizazio Prozedura Berezien Bulegoko burutza.

8585 zenbakidun lanpostua.

Ez da berariazko baldintzarik eskatzen.

Hezkuntza Departamentua

Hezkuntza Zuzendaritza Nagusia.

Ikasketak Antolatzeko Ataleko burutza.

32508 zenbakidun lanpostua.

Berariazko baldintzak:

Maila: A B.

Lanpostua: unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoren batekoa izatea.

Antolamendu Bulegoko burutza.

33854 zenbakidun lanpostua.

Berariazko baldintzak:

Maila: A B.

Lanpostua: unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoren batekoa izatea.

Etengabeko Prestakuntzaren Bulegoko burutza.

33329 zenbakidun lanpostua.

Berariazko baldintzak:

Maila: A B.

Lanpostua: unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoren batekoa izatea.

0-3 urteko Zikloaren eta Landa Eskolen Ataleko burutza.

37603 zenbakidun lanpostua.

Berariazko baldintzak:

Maila: A B.

Lanpostua: unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoren batekoa izatea.

Sexu delituen ziurtagiria.

0-3 urteko Haurren Bulegoko burutza.

35322 zenbakidun lanpostua.

Berariazko baldintzak:

Maila: A B.

Lanpostua: unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoren batekoa izatea.

Sexu delituen ziurtagiria.

Prestakuntza eta Kalitate Ataleko burutza.

39050 zenbakidun lanpostua.

Berariazko baldintzak:

Maila: A B.

Lanpostua: unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoren batekoa izatea.

Sexu delituen ziurtagiria.

Irakasleentzako Laguntza Zentroen eta Berriztapen Proiektuen Bulegoko burutza.

39003 zenbakidun lanpostua.

Berariazko baldintzak:

Maila: A B.

Lanpostua: unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoren batekoa izatea.

Sexu delituen ziurtagiria.

Prestakuntza Programen Bulegoko burutza.

39002 zenbakidun lanpostua.

Berariazko baldintzak:

Maila: A B.

Lanpostua: unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoren batekoa izatea.

Sexu delituen ziurtagiria.

Inklusio Proiektuetarako Bulegoko burutza.

33839 zenbakidun lanpostua.

Berariazko baldintzak:

Maila: A B.

Lanpostua: unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoren batekoa izatea.

Sexu delituen ziurtagiria.

Hezkuntza Premien Bulegoko burutza.

39006 zenbakidun lanpostua.

Berariazko baldintzak:

Maila: A B.

Lanpostua: unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoren batekoa izatea.

Sexu delituen ziurtagiria.

Orientazio Bulegoko burutza.

39007 zenbakidun lanpostua.

Berariazko baldintzak:

Maila: A B.

Lanpostua: unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoren batekoa izatea.

Sexu delituen ziurtagiria.

Berdintasun eta Bizikidetza Ataleko burutza.

39076 zenbakidun lanpostua.

Berariazko baldintzak:

Maila: A B.

Lanpostua: unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoren batekoa izatea.

Sexu delituen ziurtagiria.

Baterako Hezkuntzaren Bulegoko burutza.

39087 zenbakidun lanpostua.

Berariazko baldintzak:

Maila: A B.

Lanpostua: unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoren batekoa izatea.

Sexu delituen ziurtagiria.

Bizikidetzaren arloko Aholkularitza Bulegoko burutza.

39088 zenbakidun lanpostua.

Berariazko baldintzak:

Maila: A B.

Lanpostua: unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoren batekoa izatea.

Sexu delituen ziurtagiria.

Sostengu Bulegoko burutza.

39091 zenbakidun lanpostua.

Berariazko baldintzak:

Gidabaimena: B.

Ebaluazio Bulegoko burutza.

39057 zenbakidun lanpostua.

Berariazko baldintzak:

Maila: A B.

Lanpostua: unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoren batekoa izatea.

Sexu delituen ziurtagiria.

Eskolatze Bulegoko burutza.

36368 zenbakidun lanpostua.

Berariazko baldintzak:

Sexu delituen ziurtagiria.

Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusia

Lanbide Irakaskuntzak Garatzeko Bulegoko burutza.

39060 zenbakidun lanpostua.

Berariazko baldintzak:

Maila: A B.

Lanpostua: unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoren batekoa izatea.

Enpresako Lanbide Heziketaren eta Etengabeko Prestakuntzaren Bulegoko burutza.

39059 zenbakidun lanpostua.

Berariazko baldintzak:

Maila: A B.

Sexu delituen ziurtagiria.

Lanbide Heziketa Nazioarteratzeko Bulegoko burutza.

36107 zenbakidun lanpostua.

Berariazko baldintzak:

Maila: A B.

Lanpostua: unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoren batekoa izatea.

Sexu delituen ziurtagiria.

Hizkuntza: Ingelesa, B2.

Lanbide Heziketa Berriztatzeko Bulegoko burutza.

36106 zenbakidun lanpostua.

Berariazko baldintzak:

Maila: A B.

Lanpostua: unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoren batekoa izatea.

Lanbide Kualifikazioen Ataleko burutza.

39046 zenbakidun lanpostua.

Berariazko baldintzak:

Maila: A B.

Lanpostua: unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoren batekoa izatea.

Kualifikazio Sistemaren Kalitate eta Jarraipenerako Bulegoko burutza.

39061 zenbakidun lanpostua.

Berariazko baldintzak:

Maila: A B.

Lanpostua: unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoren batekoa izatea.

Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia

Ikastetxeen Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Ataleko burutza.

33349 zenbakidun lanpostua.

Ez da berariazko baldintzarik eskatzen.

Idazkaritza Tekniko Nagusia

Araubide Juridikoaren Ataleko burutza.

33757 zenbakidun lanpostua.

Berariazko baldintzak:

Maila: A.

Lanpostua: Administrazio Publikoko teknikarien (arlo juridikoa) lanpostu baterako izendatu izana.

Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Ataleko burutza.

30457 zenbakidun lanpostua.

Berariazko baldintzak:

Maila: A B.

Titulazioa: Ekonomiako edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradudun edo lizentziadun titulua izatea, edo Enpresa Zientzietako gradudun edo diplomadun titulua.

Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoko burutza.

30110 zenbakidun lanpostua.

Ez da berariazko baldintzarik eskatzen.

Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Ataleko burutza.

39083 zenbakidun lanpostua.

Berariazko baldintzak:

Maila: A B.

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA

Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoa

Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Ataleko burutza.

9457 zenbakidun lanpostua.

Ez da berariazko baldintzarik eskatzen.

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia

Europar Batasuneko Programen Ebaluazio Bulegoko burutza.

10254 zenbakidun lanpostua.

Berariazko baldintzak:

Maila: A B.

Titulazioa/lanpostua: Nekazaritzako Ingeniaritzako titulua edo Nekazaritzako Ingeniaritza Teknikoko titulua izatea; edo nekazaritzako ingeniariaren edo nekazaritzako ingeniari teknikoaren lanbidean modu arautuan aritzeko gaikuntza ematen duen gradu eta master titulua; edo nekazaritzako ingeniarien edo nekazaritzako ingeniari teknikoen lanpostu baterako izendatua izana.

Gidabaimena: B.

Idazkaritza Tekniko Nagusia

Laguntza Mikroinformatikoaren Bulegoko burua.

7146 zenbakidun lanpostua.

Berariazko baldintzak:

Maila: B C.

Lanpostua: sistema informatikoetako erdi mailako teknikarien edo sistema informatikoetako teknikari-ofizialen lanpostu baterako izendatu izana.

Gidabaimena: B.

Iragarkiaren kodea: F2002746