46. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

14/2020 FORU DEKRETUA, otsailaren 19koa, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla benetan dituzten beharretara moldatzeko.

Era berean, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak proposatu du plantilla organikoko lanpostu bati arrisku bereziko osagarria ken diezaiotela.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Bestalde, plantilla organikoan zehaztu beharreko kontuak direnez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak plantilla organikoaren lanpostu bati ingeles-eskakizuna jartzeari buruz proposatutako aldaketa jasotzen da, Aldaketa horrek ez du kostu ekonomikorik.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeiko otsailaren hemeretzian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Plantilla organikoko lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.–Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

–Barne Zuzendaritza Nagusia:

  • Gorputz Hezkuntzako lizentziadunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 4280 zenbakia duena.
  • 2. mailako beharginak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 697 zenbakia duena.

MIGRAZIO POLITIKETAKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

–Justizia Zuzendaritza Nagusia:

  • Administrari laguntzaileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 1686 zenbakia duena.
  • Zerbitzu orokorretako langileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 6306 zenbakia duena.
  • Zerbitzu Orokorrak: lanpostu huts bat, lan-araubidekoa eta lanaldi partzialekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 6304 zenbakia duena.

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA

–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua:

  • Gidariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 6169 zenbakia duena.

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

–Idazkaritza Tekniko Nagusia:

  • Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 5526 zenbakia duena.
  • Zerbitzu orokorrak: lanpostu huts bat, D mailakoa, destinoa Erriberrin duena, eta plantilla organikoan 2557 zenbakia.

Bi.–Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

–Barne Zuzendaritza Nagusia:

  • Industria ingeniari teknikoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 10935 zenbakia duena.
  • Administrari laguntzaileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 10936 zenbakia duena.

MIGRAZIO POLITIKETAKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

–Justizia Zuzendaritza Nagusia:

  • Arkitekto teknikoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 10937 zenbakia duena.
  • Artxiboko arduradunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 10938 zenbakia duena.

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA

–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua:

  • Administrari laguntzaileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 10939 zenbakia duena.

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

–Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia:

  • Administrari laguntzaileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, destinoa Erriberrin duena, eta plantilla organikoan 10940 zenbakia.

–Idazkaritza Tekniko Nagusia:

  • Sistema informatikoetako teknikari-ofizialak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 10941 zenbakia duena.

2. artikulua. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko lanpostu bati arrisku bereziko osagarria kentzea.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikitako zerbitzu orokorretako lanpostu bati kentzen zaio esleitua zeukan arrisku bereziko osagarria, %5ekoa, osagarri hori esleitzeko aintzat hartutako arrazoiak desagertu baitira.

3. artikulua. Ingelesezko jakite-maila esleitzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko lanpostu bati.

Ingelesezko B2 jakite-maila esleitzen zaio industria ingeniari lanpostu bati, hots, plantilla organikoan 6856 zenbakia duenari. Lanpostu hori Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari atxikita dago.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2020ko otsailaren 19an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2002745